Euskoaren eguna Hego Euskal Herriko pertsona eta taldeentzat Baionan

2013/03/25
euskoa.jpg
Euskoari buruzko informazio eskatzen diguten eskaerek gainditu gaituzte. Eskaera uhin horri erantzun minimo bat eman nahian halere, guziak elkartzea eta egun berezi bat antolatzea erabaki dugu, Baionan, Apirilaren 20an euskaraz. Galderak egin dizkiguten Hego Euskal Herriko pertsona eta taldeei, Euskoaren funtzionamendua eta helburuak zein diren, proiektua abiatzeko aitzin-urratsak, edota Euskoa onartu duten zenbait saltzaile eta Euskoa martxan egon den bi hilabeteetako lehen bilduma aurkezteko unea izanen da.

Hona Baionan apirilaren 20rako antolatu egunaren egitaraua :

Egoitza : Manu Robles-Arangiz Fundazioa, Cordeliers karrika 20, Baiona Ttipia Tel : 05 59 25 65 52 (google maps)

10:00 : Euskoaren funtzionamendua eta helburuen aurkezpena. 2011ko irailetik, Euskoaren sortzea prestatzeko egindako lanaren azalpena. Funtzionamenduaren lehen bi hilabeteen bilduma. Lehen galderak.

14:00 : Auberge du Petit Bayonne, jatetxean bazkaria, taldeetan banatzea eta solasaldien sakontzea

15:30 : Bilkuraren jarraipena eta galdera sorta berria. Hegoaldean dauden proiektu desberdinen aurkezpena, dauden xedeak eta eskakizun xeheak.

17:30 : pausa

17:45-19:00 : Eusko sarean dauden zenbait komertzio eta aldagunetatik itzulia, saltzaileekin solasteko aukera

19:00 : poteoa

Arratsean, Euskoaren sostengatzeko festa Saran, gelditu nahi eta ahal dutenentzat.

Izen-ematea nahitaezkoa da eta ahal bezain laster egitekoa da :

Egun horretan parte hartzeak interesatzen bazaituzte, eskerrak zuen helbide elektronikoa hemen ezartzeagatik mendi@euskalmoneta.org ondoko puntuak zehaztuz :

-Zein talde edo egitura ordezkatzen duzuen (egituraren izena eta kokapen geografikoa, eta hitz batzuetan haren izaeraren eta lanaren aurkezpena)

-Zer jakin nahi duzue bereziki? Zuek ere tokiko moneta proiektu bat prestatzen ari zarete? Zerk interesatzen zaituzte Euskoan ?

-Zenbat pertsona izanen zarete ?

-Egun osoan egonen zarete ala goizean bakarrik ?

-Bazkarian parte hartuko duzue?

Lehentasunez hartuko ditugu lehenik izena eman dutenak, eta eskaerek toki kopurua gainditzen badute, bigarren egun baten antolaketaz hitz eginen dugu (baina ez da uztaila gabe egiten ahalko).

Barka gaitzazue ezin gehiagorik egin izanagatik, eta har ezazue gure adiskidantzazko agur beroena.

Euskal Moneta Elkartea
20 Cordeliers karrika
64100 Baiona
0033 6 52 48 52 33
mendi@euskalmoneta.org
www.euskalmoneta.org