Elkarrizketa soziala eta sindikatuen eta patronalen finantzaketa Hego Euskal Herrian
2010/02/18
Prestakuntzarekin, enpleguarekin edo lan osasun eta segurtasunarekin loturiko gaiak sindikatuen eta patronalen finantzaketaren zio direna ez da berri. Dokumentu honetan zenbait sindikatuk (CCOOk eta UGTk) eta enpresari-erakundek elkarrizketa soziala deiturikoarekin zerikusia duten gaiak kudeatzeagatik -hala nola prestakuntza, enplegua eta lan-osasuna, besteak beste- jasotzen dituzten diru-kopuruak aztertzen da.
Elkarrizketa sozialaren oraingo ereduak gizarte-bakea dakar. Elkarrizketa horretan parte hartzen duten erakundeak, diru publikoaren zati bat eurei esleitzearen eta eurek kudeatzearen truke, gobernua aplikatzen ari den politikak txalotzeko edo segizio-lanak egiteko prest egotea esan nahi du. Horrela, bai gobernuei euren politiken aplikazioan berez dagozkien erantzukizunak, bai enpleguan, prestakuntzan, lan osasun eta segurtasunean eta beste esparru askotan enpresaburuei dagozkien erantzukizunak, lausotu egiten dira.