Gobernu autoritarioen eta eskuin muturraren gorakada munduan

2019/03/29
KOngresuaAurreko Mintegia-3.jpg
Apirilaren 4ean 10:30ean nazioarteko mintegia antolatu dugu Donostian mundu mailan ematen ari den gobernu autoritarioen gorakadaz eta hauei aurre egiteko estrategiei buruz hausnarketa egiteko. Gurekin izango ditugu Rafael Freire (CSA Ameriketako Langileen Konfederazio Sindikaleko idazkari nagusia) eta Yusuf Senol (KESK Turkiako Zerbitzu Publikoetako Langileen Sindikatu Progresistako nazioarteko harremanetarako arduraduna) besteak beste. OHARRA: Izena eman dutenekin aretoa beteta dago jada.

NAZIOARTEKO MINTEGIA

Gobernu autoritario eta muturreko eskuinekoen gorakada munduan

Apirilak 4, 10:30etan, UPV/EHU-Carlos Santamaria zentroan, Donostian

Apirilaren 5ean egingo dugun Ohiz Kanpoko Kongresuaren aurretik, mundu mailan ematen ari den gobernu autoritarioen gorakadari buruz eta hauei aurre egiteko estrategiei buruz hausnarketa egin nahi dugu.

Horretarako beren herrialdetako egoeraren azterketa partekatuko duten paregabeko nazioarteko gonbidatuen partehartzea izango dugu.

Hizlariak ondorengoak izango dira:

- Rafael FREIRE. (CSA) Ameriketako Langileen Konfederazio Sindikaleko Idazkari Nagusia, jatorriz Brasilgo CUT sindikatutik datorrena. Brasilgo eta Latinoamerikako hainbat demokraziek jasaten ari diren erasoak aztertuko ditu.  
- Yusuf SENOL. (KESK) Turkiako zerbitzu publikoetako langileen sindikatu progresistako Nazioarteko Harremanen arduraduna. Ezkerreko mugimenduek eta kurduek Erdoganen erregimen autoritarioarekin pairatzen ari diren eskubide urraketa eta errepresioari buruz hitz egingo digu.  
- Laura GONZALEZ DE TXABARRI. ELAko Nazioarteko Harremanen arduraduna. Europan eta Euskal Herrian ere ez gaude joera hauetatik libre, hau kapitalismoaren fase berria baita. Nola iritsi gara egoera honetara? Zer egin dezakegu honen aurrean?