Bizi!-ren esperientzia Iparralden
Bizi! Iparraldeko mugimendu sozial eta ekologista da, justizia klimatikoa eta justizia sozialaren alde borrokatzen duena.
Klima aldaketa eta hau sortzen duten berotegi efektuko gasen murrizketa izango dira Rion erantzun beharreko erronketako batzuk. Badirudi hauentzat erantzuna ekonomia berdeak izango duela. Baina zerda Ekonomia berdea? Ekonomia berdea gaur egungo sistema bera da egokitzapen batzuk eginda. Berotegi efektuko gasak murriztea du helburu baina gaur egungo kontsumo ohiturak, produkzio maila eta botere ekonomikoak aldatu gabe. Bere ezaugarri nagusia soluzio teknologikoak dira: bioerregaiak, auto elektrikoa, energia nuklearra,... Eta baita naturaren eta kutsaduraren merkantilizazioa ere. Kutsatzeko eskubidea horrek benetako emisio murrizketak finantza erramintekin ordezkatzen ditu. Ekonomia berdeak kapitalismoa mantentzen du ingurumen eraginkortasunaren itxurapean. Ez ditu kontsumo eta ekoizpen eredu kapitalistak ukitzen, ez ditu injustiziak konpontzen. Ekonomia berdeak ekonomia kapitalista mantentzen du. Baina ekonomia berdea ez da egia, ilusio bat da, ezin dira emisioak murriztu ekoizpen eta kontsumo ereduak aldatu gabe.
Bizi!k badu oso eslogan sinple bat “sistema alda dezagun, ez klima”. Ekonomia berdearen soluzioak injustuak dira eta ez dira eraginkorrak. Garraioa, finantzak, natura, lana, kontsumoa,... dira Bizik lantzen dituen gaiak eta “pentsa globalean eta ekin lokalean” formula aplikatzen du. Ekintzak bertako errealitatearen testuinguruan kokatzen dira, helburu zehatzak dituzten akzio errealistak dira. Adibidez, garraio eredua aldatzeko aldarrikapena Miarritzen bide gorriak eskatuz egin zen, autoa alde batera utzi eta bizikleta erabiltzeko. Ekintzek kontzientziazioa dute helburu. Umorea, hitzaldiak, tokiko inplikazioa,... dira kontzientziazio bideak, gutxinaka jendea gai hauetan sentsibilizatzen ari da. Alternatiba konkretuak esperimentatzen ari da Bizi jada: zero zabor, moneta lokala,... Soluzio hauek probatu, zabaldu eta konparatu egiten dira beste batzuekin. Soluzio hauekin prestatzen da trantsizio ekologikoa eta soziala.
Transformazio hau sindikatuentzat aukera bat izango da. Trantsizioak jarduera estrategikoen (ura, energia, garraioa...) kontrol publikoa exijitzen du. Entitate publiko bat bakarrik izango da gai murrizketa logika bat ongi aplikatzeko eta ez akumulazio logika bat, horrela denentzat beharrezko zerbitzuak ziurtatu ahal izateko. Lan orduen murrizketan eta lan erritmoen desintetsifikazioan, ez prekarizazio eta flexibilitatean, lan egin behar da. Banaketa hobea egitea eta denbora libre gehiago izatea borroka sozialak izan behar dira. Eta emisioen eta energia kontsumo handiko sektoreetako lana murriztea borroka ekologikoa izan behar da.
Sindikatuen borroka historikoa izan da lanorduen murrizketa, eta hau eredu bezala hartu behar da klima aldaketari aurre egin eta justizia soziala bermatuko duen borrokarako.