ELA sindikatuaren urtekaria 2022: Garaipen bat lau egunetik behin!

2023/04/25
Orbelan.jpeg
‘Borrokan, irabazteko’ Maiatzaren Lehenaren leloaren isla zuzena da ELAk gaur aurkeztu duen 2022ko Urtekaria. 48 orrialdetan, iaz lortutako 86 garaipen sindikal jasotzen ditu: “Sektore eta eskualde guztietan -azpimarratu du Amaia Muñoak, idazkari naguisordeak- milaka langilek euren lan eta bizi baldintzak hobetu dituzte ELAren eskutik”. Urtekariaren 105.000 ale banatuko dira, eta afiliatu guztien etxeetara bidali da.

2022ELAurtekaria.jpegIrakurri urtekaria hemen

“Argitalpen honetan, hemendik aurrera urtero editatuko duguna, agertzen da oso modu argian zein den ELAren indarra: bere militanteen konpromisoa eta borrokak, negoziazio kolektiboaren fruituak eta zerbitzu juridikoen ezinbesteko lana”.

48 orrialdetan, iaz lortutako 86 garaipen sindikal jasotzen ditu 2022ko urtekariak

Urtekaria hilabeteka antolatuta dago, eta 86 garaipen sindikal jaso dira bertan, protagonistei egindako elkarrizketekin (ordezkari sindikalak, militanteak, sindikatuetako abokatuak); gatazka eta akordio bakoitzari buruzko oinarrizko datuak; argazkiak; eta ELAk borroka sindikalean duen eraginkortasuna azaltzen duten funtsezko datuak: aurrekontuetako diru-sarreren xehetasuna (autonomia ekonomikoa), erresistentzia-kutxaren indarra (6.888 lagunek erabili zuten 2022an) edo afiliazioari eskaintzen dizkion zerbitzuak (zerbitzu juridikoak, etab.).

Mitxel Lakuntza: "Borrokan ari gara, irabazteko; eta garaipen andana lortu ditugu"

Urtekariak Mitxel Lakuntzaren (ELAko idazkari nagusia) elkarrizketa ere jaso du. Bertan erakundearen garrantzia nabarmentzen da (“ELAk jendeari konfrontatzeko aukera ematen dio, eta horrek dena aldatzen du”), baita bere autonomia politiko eta ekonomikoarena ere. Emaitza, bere hitzetan: "Borrokan ari gara, irabazteko; eta garaipen andana lortu ditugu".