Diru Sarrerak bermatzeko errentaren legeak gizarte prestazioen murrizketak kontsolidatzen ditu
DSBEtxostena.pdf
149.4 KB
Azaroaren 29an onartu zen Lan eta Enplegu Batzordean irizpena, lege proiektuaren edukia apenas aldatu gabe. Deigarriena Elkarrekin Podemosek eta Eusko Jaurlaritzak Lege honen inguruan lortutako akordioa da, baita EH Bilduren abstentzioa ere. Aurrerago ikusiko dugunez, akordioak orain arteko murrizketak kontsolidatzen ditu, aldaketa nabarmenik gabe. Oso urrun dago mugimendu sozial eta sindikalek planteatutako aldarrikapenetatik. Aldarrikapen horiek, besteak beste, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak aurkeztutako pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako ILPan islatzen dira.