"Errefuxiatuen aldeko oparirik ez diogu eskatzen EBri, giza eskubideetaz ari gara"

2017/07/19
"Europara ailegatzea gurutze-bide latza bilakatu da, giza drama. Mediterraneoa hilerri bilakatu da; iaz 5000 pertsonatik gora hil dira itsasoan, eta hauetariko askok mafiei dirutza ordaindu ostean. Belaunaldiak beharko dira trauma eta zauri hauek sendatzeko. Europako Batasunak dirua eta baliabideak bideratu behar ditu helburu honetara: dirurik ez dagoela argudiatzen den bitartean, dirutza xahutzen da Frontex poliziari ordaintzen. Frontex-ak ez ditut bizitzak babesten, Europaren mugak baizik. Europako Batasunari eskatzen dioguna ez da ezer oparitzea; giza eskubideez ari gara." Tarana Karimen hitzaldia ELA sindikatuak ekinaren 14an Bilbon antolatu zuen "Europa: krisia eta alternatibak" nazioarteko mintegian.