Larunbatean, martxoaren 7an, Baionan manifestatu klima eta justizia sozialaren alde!

2020/03/05
20200307ManifaBaionan.jpg
Manu Robles-Arangiz Fundazioak larunbat honetan, martxoaren 7an, arratsaldeko 15:00etan Baionan manifestatzerat deitzen du, bertan aldarrikatzeko Metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna gauzatua izan dadin datorren herri eta elkargo mailako kargualdian.

Dei hau egiten dugu ondoko arrazoinen gatik:

  • klase herrikoiak direlako krisi klimatikoaren ondorio zehatzen lehen biktimak, eta hauek dutelako guttienik medio ukanen krisi honi egokitzeko;
  • trantsizio energetikoaren aldeko politika pulbiko anbiziotsu eta justuek, lehentasunean onurak ekarriko dituztelako guttien aberats diren jendarteko sektoreei: egoitzen isolatze termikoaren politika publikoak, garraio kolektiboen eta lekualdatze molde ezti eta babestuen garapen erradikala, tokiko laborantza herrikoi eta biologikoari sustengu publikoa, lanaren eta aberastasunen banatzea, ekonomiaren birtokiratzea, zaharkitze programatuaren kontrako borroka...;
  • ELA Sindikatuaren eta Bizi elkartearen bi ikerketek erakutsi duten bezala, trantsizio energetiko politika anbiziotsu batek sortuko lituzkelako 110 000 enplegu, ezin deslokalizatuak, Ipar eta Hego Euskal Herrian;
  • Euskal Herria, bereziki mehatxatua delako, kostaldean, aldaketa klimatikoaren ondorioetaz. Horregatik, planetaren beroketaren ardura duten mundu mailako berotegi efektuko gasen isurketaren ttipitzeko ahaleginetan parte hartu behar du.
    Datozen urteak erabakigarriak izanen dira zalutzen eta azkartzen ari den nahasmendu klimatikoak jadanik sortzen dituen kalteen mugatzeko. Ezin dugu hitzordu hori huts egin. Ituna, orain!

Ondorioz, hitzordua finkatzen dugu larunbat honetan, martxoaren 7an, 15:00etan Baionako Herriko Etxe aitzinean, Mauletik abiatuak izanen diren ibiltzaileei harrera egiteko, eta denek elkarrekin manifestatzeko, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoa orain, aldarrikatzeko!