Alda, “antolatzeko eskola”

2026/04/17
Captura de pantalla 2026-04-17 a las 8.45.41.png
ALDA mugimenduaren sorburua eta jarduna jorratzen dituen erreportajea argitaratu du Laia aldizkariak. BDSkoop Behe Bidasoako ekonomia sozial eraldatzailearen taldearen aldizkaria da, eta bertan azpimarratu dute Alda “aitzindaria” dela, “datorrenari aurre egiteko” tresnak eskaini dizkielako Ipar Euskal Herriko herritarrei.

Captura de pantalla 2026-04-17 a las 8.45.52.pngAldizkariko editorialak hala dio: “Baiona aldean ALDAk erakutsi digu auzoa ez dela soilik bizitzeko espazioa; antolatzeko eskola ere bada. Etxebizitzaren krisiari aurre egiteko, atez ateko lana, garaipen txikiak eta komunitatearen ahalduntzea uztartu ditu. Auzogintza estrategia da: boterea birbanatzeko eta herritarren antolaketa iraunkorra eraikitzeko tresna”.

Aldizkaria eta erreportajea eskura, hemen: https://labur.eus/LaiaALDA