Bakegileen azalpena ETAren armagabetzearen azken faseko gertakari errealei buruz

Bakegileen azalpena.pdf 687.7 KB
2019ko urriaren 14an, eusko jaurlaritzak publiko egin zuen « Eusko jaurlaritzak ETAren armagabetzean eta desegitean izan duen rolaren deskribapena eta balioztatzea » izeneko txostena, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuan pausatu zuena. 2016ko abenduaren 16tik (Luhuso) 2017ko apiriaren 8ra arteko sekuentziaren bere ikuspuntua ematen zuen eta Bakegileekin izan zituen bileren inguruko bere bertsioa ematen zuen besteak beste. Egun batzuk berantago, Bakegileek prentsa agiri bat plazaratu zuten txostenean agertzen den « Eusko Jaurlaritzaren eta ETAren armategia desegiteaz arduratzen zen Bakegileen artean izan harremanak eta bilerak » partea guztiz gaitzetsiz. Orain, Michel Berhocoirigoinek eta Txetx Etcheverryk ordezkaturik Bakegileek Eusko Jaurlaritzarekin izan zituzten 10 bileren edukinak xeheki kontatzen dituen txostena osatu dute « Bakegileen azalpena ETAren armagabetzearen azken faseko gertakari errealei buruz » izenburuarekin.