Iñaki Iurrebaso Biteri EHU irakasleak ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz fundazioak 2023ko apirilaren 22an Bilbon antolatu zuen "Hezkuntza eta hizkuntza" jardunaldian eman zuen "Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean" hitzaldia eta erabili zuen diapo-aurkezpena. EHUko irakasleak euskara lehentasunetara ekarri beharra azpimarratu zuen.
Iurrebasok sei ardatz nagusi hizkuntzen osasun-egoera neurtzeko:
Testuinguru demolinguistikoakHizkuntza-gaitasuna, ahulgune garrantzitsu
Asko erabiltzen da euskara, dagoen hizkuntza-gaitasunerako
Hizkuntzarekiko jarrera eta motibazioa da gure indargune nagusia
Transmisio- eta sozializazio-prozesuek euskalduntzearen alde eragin dute azken hamarkadotan
Indartsuagoa da erdalduntzea euskalduntzea baino: Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du
10 hiztunetatik 9 “berezko” dinamikak erdalduntzea indartzen duten testuinguruetan bizi dira. Eta arnasguneak ahultzen ari dira.
Eta eskolaren ekarpena indartze bidean sei gogoeta egin zituen:
Murgiltze eredua oinarri
Taldeen osaketa-irizpideak ikertu eta birplanteatu beharra
Erronka handi bat: ahozkotasuna eta adierazkortasuna gehiago lantzea
Soziolinguistikazko formazioa irakasleei eta ikasleei
Hizkuntzaz gain euskal kulturaren transmisioa landu. Euskara ezin da erakutsi atzerriko hizkuntza balitz bezala.
Eskolak bakarrik ezin du. Jauzi orokorrago baten baitan egin behar da aurrera.