Gauzak horrela (ere) izan ziren. ELA 1976-2006.

2015/06/08
GauzakHorrelaEreIzanZiren_azala.JPG
Laster izango dugu eskuartean German Kortabarriaren "Gauzak horrela (ere) izan ziren. ELA 1976-2006". Liburuaren aurkezpena datorren ekainaren 10ean izango da, goizeko 11tan, Donostiako Koldo Mitxelenan.

German Kortabarria, Gauzak horrela (ere) izan ziren, ELA 1976-2006, Pamiela 2015.

Ezustekoa eman du azken urteetako ELAk: sindikatu neurritsuaren jokabide oldarkorrak, erakunde estatutu-zalearen indarreko markoaren ukoak, edota solaskidetza instituzionaletik kontraboterearen lubakietara egindako jauziak harritu egin d itu ELA ondo ezagutzen zutela uste zutenak ere. Itxuraldaketa hori gidatu duen logika azaltzen digu ELAren ibilbidea barrutik bizi izan duen German Kortabarriak.

ELAren barne-prozesuaz gain, tarte zabala hartzen dute liburuan beste gai askok, hala nola LABekiko harremanak, gobernu eta alderdiekin izandako gorabeherek, ETAren esku-hartzeen eraginak, Gernikako ekitaldiak, Lizarra-Garazik, Loiolako prozesuak eta Ibarretxe planak. Kontuak “ahalik eta zintzoen” jasotzen saiatu dela dio egileak, “datuen makuluetan bermatuz memoriaren zalantza eta amarruak”.

ELAren ibilbidearen eta, zeharka bada ere, une politiko garrantzitsuen lekutasuna duzu, bada, liburu hau.

 

Laster izango dugu eskuartean German Kortabarriaren "Gauzak horrela (ere) izan ziren". Liburuaren aurkezpena datorren ekainaren 10ean izango da, goizeko 11tan, Donostiako Koldo Mitxelenan.