Europako funtsak, gure hilobi
2021/03/04
750.000 milioi € omen ditu Europak gure arazoak konpontzeko. Next Generation EU deitzen diote opariari.
140.000 milioi € iritsi omen daitezke Espainiar estatura. Baina erne!!
! Dirua erabat baldintzatuta dator: pentsioen erreforma eta lan erreforma egin behar dira.
! 100.000 milioi € itzuli egin behar dira.
! Funtsak ez dira zerbitzu publikoak, behar sozialak eta zaintza indartzeko.
! Dirua iristen bada enpresa handi eta proiektu erraldoientzat izango da.
Europako funtsak estutu bat gehiago dira larrialdira ekarri gaituen eredu honetan. Next Generation oparia hilkutxa da hurrengo belaunaldientzat.
Europako funtsek suposatzen duten menderatze-tresnaren aurrean…
ZERGA ERREFORMA ORAIN!