Egoeraren Azterketa 142: Krisi iragankorra ala egiturazkoa?
EA 142.pdf
6.6 MB
Txosten honek hiru atal ditu. Lehenengoan, ingurune ekonomikoaren azterketa egingo dugu; batetik, 2021ean gertatutakoaren balantzea, zeinetan munduan, Europar Batasunean eta HEHn ekonomiak izan duen bilakaera aztertuko da. Bestalde, 2022an jarriko dugu arreta, hainbat faktore aipatuz, hala nola Ukrainako gerra, ondorio ekonomiko, politiko eta sozial garrantzitsuak izango dituena. Bigarren atalean, 2021ean lan-arloan gertatu dena aztertuko dugu; izan ere, nahiz eta a priori datuek enpleguaren bilakaera positiboa erakusten duten, arlo batzuk sakonago aztertu behar dira. Azkenik,
hileko gai gisa, interesgarria eta beharrezkoa ikusten dugu inflazioari buruzko azterketa egitea; gaiaren inguruan asko hitz egiten ari da azken asteetan KPIa
azken hamarkadetako maila altuenean aurkitzen delako. Prezioen gorakadaren zergatia aztertzeaz gain, proposamenak plazaratuko ditugu langile klase osoari eta bereziki, baliabide gutxien dituzten pertsonei eragiten dieten arazoarekin amaitzeko.