Oldarraldi judizialaren eragina administrazioen hizkuntza politiketan eta herritarren eskubideetan

2023/11/07
Miren Segurola UEMAko koordinatzalearen hitzaldia, Manu Robles-Arangiz fundazioak eta ELA sindikatuak 2023ko azaroaren 4ean Erandion antolatu zuten "Euskaldunon hizkuntza eskubideak oldarraldi judizial betean" mintegian. Hitzaldian Segurola euskararen oinarri juridikoetaz, hizkuntza normalizaziorako udalek dituzten tresnetaz, udalek arautzen dutenaz, azken 30 urteetan egindako bideaz, oldarraldiaren arrazoietaz eta azken epaiek udaletan izango dituzten ondorioetaz aritu zen. Amaitzeko egin beharreko batzuk proposatu zituen herritarrentzat, euskalgintzarentzat, udalentzat, alderdi politikoentzat eta, nola ez, sindikatuentzat.