Udazkenean asko dugu jokoan: lan erreforma bertan behera utzi eta pentsio publikoen murrizketak gelditu

2021/09/24
BuletinaPortada.jpg
Hurrengo aste hauetan, Estatuko Gobernuak hainbat erreforma eztabaidatuko ditu (lan erreforma eta pentsio publikoen sistemaren erreforma), gure lan- eta bizi-baldintzei urte askotan eragingo dietenak. Buletin honek jokoan dagoenaren xehetasunak ematen ditu. Asko dago jokoan, mobilizatzeko garaia da.

Premiazkoa da lan-erreforma indargabetzeko eta Madrilen eztabaidatzen ari diren pentsioen murrizketak geldiarazteko presioa handitzea. Estatuan hartzen diren erabakiak inoiz ez bezala baldintzatzeko aukera dugu. ELA lanean ari da balantzak langileen interesen alde egin dezan, eta ez patronalaren edo kapitalaren interesen alde. Horregatik, hilabete hauetan garatzen ari den dinamika mobilizatzailearen barruan, lan-zentro guztietara iritsi nahi duen sozializazio-kanpaina bat hasi da, langileei egungo egoeraren berri emateko.

Deskargatu buletina