* Txetx aske! Mila esker zuen sostenguagatik!

2008/01/22

Frantziako poliziak kargurik gabe utzi du aske Jean Noel Etxeberri, Txetx.
Epailearen aurrean deklaratu ostean aske utzi dute kargurik gabe otsailaren 8ko gauean Manu Robles-Arangiz Fundazioak Iparraldean duen arduraduna, Txetx. 

Manu Robles-Arangiz Institutuak eskerrik beroenak helarazi nahi dizkie “Txetx” Etxeberri askatzearen alde ospatu zen kontzentrazioetan parte hartzeagatik, besteak beste, AB, Batasuna, EA, EAJ, Les Verts, PCF, PS eta Modem,  CGT, ELB eta LAB sindikatuak eta jendarte zibileko hainbat mugimenduetakoei.

Halaber, Institutuak eskerrak eman nahi ditu hainbat eragilerengandik Fundazioa bera eta ELA jaso izan dituen solidaritza keinu, hitz eta manifestapenak.

Atxiloketaren xedea Iparraldeko mugimendu abertzalea ikaratzea izan da, Txetx bertako erreferentzia garrantzitsu izanik, herri honen alde demokratikoki lan egiten duten asko kriminalizatu nahi delarik.