Bilboko Arte Ederren Museoa: grebaren artea
ArteEderrakMuseoa.pdf
2.5 MB
2016ko ekainaren 7an, Bilboko Arte Ederretako Museoak Hiperrealismoa izeneko erakusketari ateak ireki behar zizkion egunean bertan, langileek antolatutako greba mugagabeak museoaren ateak itxiarazi zituen. Museoan lan egiten duten arren, ez dira zuzenean museoaren langileak, ManpowerGroup Solutions enpresa multinazionalarentzat baizik. Beste behin ere, azpikontratatzen eta ondorioz, prekarizatu egiten den zerbitzu publiko baten aurrean gaude.
Grebalariek museoko ateak itxi arren Hiperrealismoa kalera atera zuten eta greba mugagabeak iraun bitartean urteetan bizi izan duten Prekarietatea salatu dute. Eredugarria izan den borroka honen testigantzak jasotzeko haietako batzuekin egon gara eta jarraian aurkezten dugun dokumentuan bildu ditugu.