Egoeraren Azterketa 141: Aurreikusitakoa baino hazkunde txikiagoa eta ziurgabetasunez betetako udazkena
Egoeraren Azterketa 141.pdf
1.0 MB
Udazken honetan zenbait arazo aurkezten zaizkigu eremu sozialean zein ekonomikoan. Lehenari dagokionez, datozen asteetan erabakiko diren hainbat kontuk langile-klaseari zuzenean eragingo diete, esaterako pentsioen erreformak, eragin soziala duten auziak -argindarraren prezioa eta alokairuak-edota lan erreformaren negoziazioak. Eremu ekonomikoan, berriz, ziurgabetasuna da nagusi; egia da adierazleak pixka bat hobeak direla, nolabaiteko irekiera gertatu delako eta pandemiaren aurkako neurriak arindu direlako txertaketari esker. Alabaina, suspertzea asimetrikoa da oraingoz, eta faktore ugariren ondorioz ez da erraza epe laburreko agertokiari buruz baikorrak izatea.
Txosten hau hiru ataletan banatu dugu. Lehenengoan, datorkigun agertoki berriaren zertzelada batzuk aztertuko ditugu eta adierazle ekonomikoak errepasatuko dira. Bigarrenean enpleguaren datuei erreparatuko diegu. Azkenik, hileko gai bezala, pentsioen erreformaren inguruko hainbat kontu errepasatuko dira.