Eusko Jaurlaritzaren zor publikoa bikoiztu egin da 5 urtetan

EAEzorra.JPG
Azken urteetan metatu den zorraren igoerak eragin du zor bizia (gobernuaren guztirako zorraren zenbatekoa) kontutan izateko moduko mailara iritsi dela, 2. grafikoak erakusten duen legez. Zehazki, zor bizia 2009ko BPGd-aren %3,1etik 2011ko %6,44ra eta 2016ko %12,1raino iritsi da. Beraz, guztirako zorra 2016an 8.686,7 milioi euro izango da, 2011ko bikoitza, eta Jaurlaritzaren urteko gastutik gero eta gertuago.