Iraileko liburu berriak

2014/09/30
liburutegia.jpg
Hauek dira iraileko liburu berriak.

Zatoz gure liburutegira!

Marx, Karl: “MISERIA DE LA FILOSOFIA”. 309 orr. Marxismoa: Marx ez zetorren bat “Filosofia de la miseria” liburuan Proudhon-ek adierazitako teoriekin. Horri erantzunez idatzitako testu honetan, mundua eta bere kontzepzio filosofikoa errotik aldatuko zituen oinarri teorikoak finkatu zituen.

 

Byung-Chul Han: “LA SOCIEDAD DEL CANSANCIO” 79 orr. Estresa. Ikuspuntu patologiko batetik XXI. Mendearen hasiera ez litzateke bakterianoa, edo birala izango; neuronala baizik. Nortasunaren Mugako Asaldurak , Laneko Estresak eta Arreta-defizitarekin nahasitako Hiperaktibitatea, definitzen dute gaur egungo panorama.

 

Peinado, Manuel: “EL FRACKING ¡VAYA TIMO!” 366 orr. Ekologia. Frackingak Ameriketako Estatu Batuetan frackingak finantza-burbuilak eta Espainian higiezinen-burbuilak izan zituen ezaugarri antzerakoak ditu.

 

Abasolo, Patxi; Mendaza, David; Bustillo, Joxerra: “NUESTRO MAYO ROJO (Aproximación a la historia del movimiento obrero vasco (1789-1990)”. 743 orr. Euskal sindikalgintza. Saiakera honek agerian utzi nahi du hurrengo tesia: borroka nazionalak eta sozialak, euskal herriaren askapenerako borrokan, errealitate bakarra osatzen dutela. Liburua, Ezker Abertzalearen ikuspegitik idatzita dago.

 

Perez Orozco, Amaia:”SUBVERSIÓN FEMINISTA DE LA ECONOMÍA. Aportes para un debate sobre el conflicto capital-vida” .305 orr. Feminismoa. Injustua eta sostengaezina den sistemaren oinarriak zehazten ditu Orozkok: lanaren banaketa sexualean eta Lurraren esplotazioan oinarritzen den sistemaren zimenduak, alegia.

 

Institut de Démobilisation: “TESIS SOBRE EL CONCEPTO DE HUELGA”. 208 orr. Greba. Artefaktek itzuli eta editatu duen liburu honek, Grebaren inguruan inoiz idatzi den hausnarketarik zorrotzena dakarkigu. Liburuaren irakurketa bera, grebarako gonbidapena dugu.