Amaia Perez Orozco: Ekonomia bizitza posible egitean datza

2017/07/04
AmaiaPerezOrozco.jpg
"Lanen balioa neurtzeko egungo modua oso maltzurra da, eta gainditu nahi dugun sistemaren balioak islatzen ditu. Lan maskulinizatuek balio sozial handiagoa dute duten balio ekonomikoa handiagoa den heinean, diruagatik egiten baitira. Lan feminizatuek balio sozial handiagoa dute duten balio ekonomikoa txikiagoa den heinean, maitasunagatik egiten baitira." Hemen dituzu Amaia Perez Orozcok ekainaren 14an eman zigun hitzaldiaren audioa eta bideoa.

Amaia Perez Orozco ekonomilari feministak "Europa: krisia eta alternatibak" nazioarteko mintegian eman zuen hitzaldia

"Lan maskulinizatuetan zenbat eta gehiago irabazi, garrantzitsuago zara.  Lan feminizatuetan ordea, hobea zara zenbat eta gutxiagogatik egin. Agurea zaintzeari uko egiten badiozu soldata igotzen ez dizuten bitartean, funtsean, emakume txarra zara."