Teknopolitikaz eta burujabetzaz Pauolo Gerbaudo eta Cecilia Rikapekin

2026/04/08
TEKNOPOLITIKA.jpg
Nola berreraiki botere publikoa plataforma digitalen nagusitasunaren aurrean? Nola hautsi teknologia-konpainia handiekiko mendekotasun-kateak? Nola eraman praktikara gure erakundeetan burujabetza teknologikoaren agenda teknopolitikoa? Galdera horiei erantzuteko gonbidatu ditu Euskal Herria Digitala taldeak Paolo Gerbaudo eta Cecilia Rikape Bilbon hitzaldia ematera, apirilaren 21ean La Bolsa eraikinean.

Teknopolitikaren eta burujabetza digitalaren inguruko bi ikuspegi kritiko elkarrekin entzuteko aukera izanen da. Izan ere, Paolo Gerbaudok eta Cecilia Rikapek Recuperar la Soberanía Digital – Una hoja de ruta para construir un ecosistema digital liburuan parte hartu dute. Arlo publikoa eta herritarren arteko harreman berria birpentsatzeko proposatzen dute sareko azpiegituren eta datuen kontrolaren aurrean. Zergatik sortzen diren mendekotasun digitalak eta zertan oinarritzen den teknologiako oligopolioen boterea aztertuko dute. Herri mugimendu eta erakundeetan burujabetza teknologikoa landu eta estrategia teknopolitikoak pentsatzeko baliagarria izango da jardunaldia.

Ekiatldia apirilaren 21ean izango da 18:00etan hasita, Bilboko Boltsa eraikinean (Pilota kalea, 10)

EGITARAUA

18:00 Sarrera (Euskal Herria Digitala)

18:15 Paolo Gerbaudo (Soberania garai digitaletan)

18:45 Cecilia Rikap (Dependentzia digitala)

19:15 Mahaingurua

19:45 Galderak

20:00 Itxiera