Gauzak horrela (ere) izan ziren. ELA 1976-2006
ELA eta LAB lehen urratsak.pdf
148.5 KB
Ezustekoa eman du azken urteetako ELAk: sindikatu neurritsuaren jokabide oldarkorrak, erakunde estatutu-zalearen indarreko markoaren ukoak, edota solaskidetza instituzionaletik kontraboterearen lubakietara egindako jauziak harritu egin d itu ELA ondo ezagutzen zutela uste zutenak ere. Itxuraldaketa hori gidatu duen logika azaltzen digu ELAren ibilbidea barrutik bizi izan duen German Kortabarriak.
ELAren barne-prozesuaz gain, tarte zabala hartzen dute liburuan beste gai askok, hala nola LABekiko harremanak, gobernu eta alderdiekin izandako gorabeherek, ETAren esku-hartzeen eraginak, Gernikako ekitaldiak, Lizarra-Garazik, Loiolako prozesuak eta Ibarretxe planak. Kontuak “ahalik eta zintzoen” jasotzen saiatu dela dio egileak, “datuen makuluetan bermatuz memoriaren zalantza eta amarruak”.
ELAren ibilbidearen eta, zeharka bada ere, une politiko garrantzitsuen lekutasuna duzu, bada, liburu hau.
Hemen daukazuna liburuaren 18. kapitulua da: "ELA eta LAB: Lehen urratsak".