Manu Robles-Arangiz Fundazioak eta Enbata astekariak lankidetza hitzarmena berritu dute
2010/07/22
Azken urteetan elkarlan estua izan dute Enbata aldizkariak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak. Bi aldeak biziki pozik daude harreman honek eman dituen emaitzekin. Hori dela eta, bi erakundeetako ordezkariek elkarlan akordioa beste bi urteetarako berritzea adostu dute. Datozen bi urteetan, beraz, Enbata astekariak Fundazioak editatzen duen Alda! gehigarria txertatzen jarraituko du.
Hitzarmenean bi erakundeen erabateko independentzia azpimarratzen da; norberak bere erredakzio taldea du, eta, bere eduki eta orientazioa. 2005. urtetik hona ematen den kolaborazio hitzarmenaren berritzeak esperientzia honen positibotasuna agerian uzten du, eta bai Enbataren zein Manu Robles-Arangiz Fundazioaren betebeharretarako ezinbestekoa da. Gainera, akordioak Fundazioak Iparraldeko mugimendu abertzaleen dinamiketan sakontzea suposatzen du.