Gihar-hezurretako arazoen gida

2014/05/23
LanOsasuna6.JPG
Gihar-hezurretako arazoak jorratzeko gida didaktikoa argitaratu berri dugu. Holako gaitzak arruntenak izaten dira langileen artean, lan askotan kargak eskuz manipulatzen baitira edota langileek gorputz-jarrera txarretan aritu behar dute, edota mugimendu jakin batzuk behin eta berriz egin behar izaten dituzte. Ekintza horien ondorioz lesioak agertzen dira; batez ere, goiko gorputz-adarrekin eta, oro har, bizkarrarekin, zerikusia duten lesioak izaten dira.

Lan osasuna: Gihar-hezurretako gidaGida osoa irakurtzeko hemen klikatu

2011ko lan baldintzei buruzko VII. Nazio Inkestaren arabera, lanarekin lotutako kalteen % 77k gihar eta hezurretako arazoetan dute jatorria. EAEn, 2013an, gaixotasun profesionalari buruzko susmoen % 43k gihar eta hezurretako arazoekin dute zerikusia. Eta lan istripuen % 40k gehiegizko ahaleginetan du jatorria. Aldi baterako Ezintasunarekin lotuta dauden egoeren sorbururik arruntenak dira eta, kalkuluen arabera, langileen % 75ek gihar-hezurretako arazoren bat dauka. Arazo horiek gizonak zein emakumeak erasaten badituzte ere, hainbat azterlanek diote arazo horiek gehiagotan agertzen direla emakumezkoengan gizonezkoengan baino, eta beste modu batez gainera. Izan ere, emakumeek goiko gorputz-adarrei dagozkien askoz arazo gehiago agertzen dituzte; bizkarreko arazoetan, berriz, txikiagoa da gizonenganako aldea.

Gida txiki honen bidez azpimarratu nahi dugu zeinen garrantzitsua den garaiz atzematea zer jarduerak eragiten dituzten gihar eta hezurretako arazoekin lotutako arriskuak

Datuok ez dira hobetu azken urteotan; beraz, laneko ergonomian hobetu beharra dago. Ergonomiaren helburu nagusietako bat da lanpostuak pertsonentzat moldatuak diseinatzea, osasunarentzako izan daitezkeen kalteei aurrea hartzeko; besteak beste, gihar eta hezurretako arazoak prebenitzeko.

Gida txiki honen bidez azpimarratu nahi dugu zeinen garrantzitsua den garaiz atzematea zer jarduerak eragiten dituzten gihar eta hezurretako arazoekin lotutako arriskuak; hartara, arriskua neurtzeko berariazko ebaluazioak egin eta aurre-neurriak ezarri behar dira, langileen artean gihar eta hezurretako arazoak agertzea eragozteko.

Beste gaixotasun mota batzuek ez bezala, gihar-hezurretako arazoek nekez eragiten dute heriotza zuzenean, baina nabarmen mugatzen dituzte jendearen mugikortasuna, osasuna eta ongizatea; horregatik, gure iritziz, beharrezkoa da jendea gai honen inguruan sentsibilizatzea, garrantzi handia baitauka gure gorputz, buru eta gizarte ongizatean.

Aurkibidea

- Sarrera

- Oinarrizko kontzeptuak
Gihar-hezurretako arazoak (GHA)
Arrisku-faktore garrantzitsuenak
Osasunaren gaineko ondorioak

- Arriskutsuak izan daitezkeen egoerak
Kargak eskuz manipulatzea
      Kargak jasotzea
      Karga bat garraiatu edo eramatea (kargak bultzatu eta herrestan eramatea)
Mugimendu errepikakorrak
Jarrera behartuak edo jarrera eutsiak
Bibrazioak
Beste batzuk...

- Prebentzio Ekintzarako Oinarrizko Printzipioak

- Enpresaburuaren betebeharrak

- Ebaluazio metodoak

- Prebentzio Neurriak

- Jarduera sindikala

- Gihar-hezurretako arazoetatik eratorritako gaixotasun profesionalak

- Araudia