Ekonomia suspertzen ari da?
Leku guztietan ari zaizkigu esaten hazkundea berreskuratu behar dela, hazkunde zantzuak baditugula, eta ekonomiak hobera egin duela.
Baina hazkundea ez da inporta duen bakarra. Hazkundea langileok sortzen dugun aberastasunak dakar. Baina aberastasuna sortzeaz gain, guri gehien inporta zaiguna da sortzen dugun aberastasun hori nola banatzen den.
Aberastasunaren banaketari buruzko datuak eman ditu Eustat-ek EAErako. Nafarroako datuak ez ditu eguneratu INEk oraindik
2009ko EAEko datuek erakusten dute langileok sortu ditugun 100 eurotatik 50 besterik ez dizkigutela itzuli. Kapitalak 41,7 euro eraman ditu.
Kontua ez da, soilik, sortzen dugunaren erdio baino ez digutela itzultzen. Kontua da, geroz eta gutxiago ematen digutela, eta kapitalak geroz eta tarta zati handiago eskuratzen duela.