Azterketak 43: Etxebizitzaren arazoa Hego Eusko Herrian: diagnostikoa eta alternatibak

Azterketak 43_definitiboa.pdf 1.4 MB
Etxebizitza eskubidea aitortuta dagoen arren, 1948ko Giza Eskubideen Adierazpenean, 1961eko Europar Karta Sozialean, Espainiako Konstituzioan, Autonomia Estatutuetan edota Hego Euskal Herriko (HEH) etxebizitza legeetan ere, jende gehienarentzat arazo nagusia izan ohi da. Etxebizitza izateko arazo guztiek erro bera dute: bizilekua inbertsio eta espekulaziorako aktibo gisa ulertzea, eta ez ondasun erabilgarri gisa. Etxebizitza duin eta egoki bat izateko arazorik behinenak dira jabetza eta alokairuko etxeen prezio garestiak, lan prekaritatea, Erabilera Turistikorako Etxebizitzen (ETE) hedapena eta etxebizitza politiketarako jartzen diren baliabide urriak. Zenbait datu lortzeko zailtasunak gorabehera, dokumentu honetan arazo horien guztien diagnostikoa egingo dugu, baita eremu honetan EAEn zein Nafarroan egiten diren lege eta politika publikoak analizatu ere. Halaber, azken urteetan arazo honen inguruan sortu diren gizarte-mugimenduen eta herri-erakundeen ekintzen berri emango dugu, baita instituzio publikoen partetik dagoen parte-hartze eza ere. Azkenik, etxebizitza duina izateko irtenbideak bilatze aldera ELAk egiten dituen proposamenak zerrendatuko dira.