Fayez Badawi: "Israelek ez du etorkizunik, etorkizuna palestinar herriarena da"

2025/11/06
5791739184090385501.jpg
"Palestinarrentzat irtenbide bakarra Palestina libre demokratiko eta laikoa da, ibaitik itsasora. 77 urte daramatzagu kolonizatuta, baina gu gure lurrari lotuta gaude. Ez dugu onartuko Israeleko Estatua aurrera ateratzea, bere amaierara iritsi den proiektu koloniala baita. Herriaren babesa dugun bitartean palestinar herriak irabazi egingo du. Amona batek esandakoarekin amaitu nahi dut. Galdetu zioten: zu erresitentziarekin zaude? 'Nola erresistentziarekin nagoen? Erresistentzia neu naiz eta! Erresistentzia nire seme-alabak dira, nire bilobak dira. Ez gara kolonoak zuek bezala, eta Palestinak irabaziko du'".

Hemen duzue Fayez Badawi Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko bozeramale oihak azaroaren 4ean Donostiako Kaxila liburu dendan eman zuen hitzaldiaren bideoa.

Gogorra, indartsua, bihotza hausten diguna, samurtasunez betea, interpelazio zuzena, elkartasun eskaera, genozidioaren aurka eta herrien askatasunaren alde borroka egiten jarraitzera gonbidatzen gaituena.

Mila esker Fayez!