SDR Amazon. Erraldoia belauniko

2024/11/26
Irudia 9 SDR Amazon Pankarta.png
Argitalpen honetan Amazonen Oiartzungo banaketa gunean diharduten SDR enpresako langileen borroka eta aurrekaririk gabeko garaipena kontatzen dugu. Jakina da transnazionalak azpikontrata eta autonomo faltsuen bidez, langileak esplotatzen dituela oinarrizko eskubideak, legeak eta aplikatu beharreko hitzarmenei muzin eginez. Istorio honek, ordea, azpikontrata xume bateko langileek, antolatu, egitura hori guztia agerian utzi eta aitzindaria den lorpenera nola iritsi ziren kontatzen du. Amazonen eta antzeko transnazionalen aurkako borrokan bide berriak irekitzen dituen garaipena da. Irekitzen diren bide berri hauetako garaipenen kontaketa egiten jarraituko dugu.

Izan ta Esan 14 SDR Amazon Azala Eus.jpgIzan Ta Esan 14
SDR Amazon. Erraldoia belauniko

(Dokumentu osoa irakurri edo deskargatu. Paperean eskuratzeko, fundazioa@ela.eus helbidera idatzi)

 

 

“Egoera oso txarra zen eta erabaki nuen sindikatura joatea hainbat gauza kontrastatzeko. Beno, ni hasieran sindikatuen beldur nintzen. El Salvadorretik nator, eta han sindikatuak gerrillekin erlazionatzen dira. Nik ez nuen inolako harremanik sindikatuekin eta beldurra ere ematen zidan. Zein sindikatutara joan erabaki behar nuen, baina nire inguruan galdetu nituen hamarretik bederatzik, zalantzarik gabe, ELA joatea gomendatu zidaten.

Beraz, hitzordua hartu eta han agertu nintzen dozena bat galderarekin. Ez nuen
hauteskunderik egiteko asmorik, ezta atal sindikalik eratzeko asmorik. Jose Luis Vidalekin hitz egiten ari nintzela konturatu nintzen, nik uste nuena baina okerrago geundela, adarra jotzen ari zitzaizkigula. Josek begietatik zapia kendu zidan eta enpresa gu esplotatzen ari zela ikusarazi zidan, gu engainatzen, ez zituela gure eskubideak errespetatzen. Sartu nintzen baino haserreago irten nintzen ELAren egoitzatik. Hitzordu hark gertatzen ari zenaren inguruko beste ikuspegi bat eman zidan, egoera alda zitekeela, tresnak behar genituela eta zerbait egin behar genuenaren konbentzimenduarekin atera nintzen.
Ez nekien zerbait aterako zen ala ez, baina saiatu behar nuen”.

Efrain

 

Hortik aurrera, langileak antolatu, enpresarekin negoziatu, hitzarmena on baten aplikazioa lortu, empresa itxiera eta langile guztien kaleratzeari aurre egin eta Amazon moduko transnazionalen aurkako borrokan aitzindaria den epaia irabazterainoko bidea da argitalpen honetan kontatzen dizuguna.

Disfrutatu irakurtzen, guk idazten disfrutatu dugun adina!

 

Izan ta Esan 14 SDR Amazon Aurkibidea Eus.jpg