‘Ipar Euskal Herriko irakaspenak, Hego Euskal Herriko korapiloak’ solasaldia ekainaren 3an Donostian

2026/05/25
5796317456019164731(2).jpg
Euskal Errepublikarantz. Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak liburuaren harira, Txalaparta argitaltxeak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak solasaldia antolatu dute datorren ekainaren 3an, asteazkenean, Donostiako Kaxilda liburu dendan. Bertan izango dira liburuko bi egile: Unai Apaolaza Amenabar filoso eta irakaslea eta Ainize Butron Arana ALDA mugimenduko zuzendaritzako kidea. Unai Oñederra ELAko estrategia subiranistako arduradunak eta Manu Robles-Arangiz fundazioko lehendakariak egingo du gidari lana.

Hitzaldiaren izenburuak agerian jartzen duenez, Ipar zein Hego Euskal Herriko ikuspegiak eta esperientziak partekatuko dituzte solasaldian. Izan ere, Unai Apaolazak Hego Euskal Herriko abertzaletasunaren mende erdiko ibilbidea aztertu du, eta bi estrategia abertzale bereizten ditu, biek ere porrot egin dutenak, dioenez; horregatik ondorioztatu du estrategia berri baten falta dagoela. Bestelako ikuspegia du Butronek: estrategia jakin baten emaitza dira Ipar Euskal

Herriko abertzaleek lortutako aurrerapausoak, Batera plataformaren eta herri ekimenaren bitartez. Bada, bi ikuspegi horiek uztartuko dituzte solasaldian.

Liburuaz: zazpi begirada burujabetzaz

Euskal Errepublikarako bidean, burujabetzan aurrera egiteko norabideak eta gakoak jasotzen ditu liburuak, hain zuzen ere alor sozialeko, akademiako eta sindikalgintzako zazpi egilerekin: Unai Apaolaza Amenabar (filosofoa), Uzuri Aboitiz Hidalgo (EHUko ikerlaria eta antropologoa), Andrea de Vicente Arias (EHUko irakaslea, Lan Harremanen eta Gizarte Laguntzaren fakultatean), Iñaki Lasagabaster Herrarte (EHUko Administrazio-Zuzenbideko katedraduna), Roser Espelt Alba (ELAren Azterketa Bulegoko kidea), Ainize Butron Arana (Alda elkartearen zuzendaritzako kidea) eta Amaia Alvarez Berastegi (NUPeko irakaslea). Norbere esparrutik, burujabetzei buruz hausnartzen dute egileek.

Zer: ‘Ipar Euskal Herriko irakaspenak, Hego Euskal Herriko korapiloak’ solasaldia

Non: Donostian, Kaxilda liburu dendan

Noiz: 2026ko ekainaren 3an, 18:00etan