Urriaren 6ean ALTERNATIBA itzuliaren iritsierarekin abiatuko da igandera arte luzatuko den 2018ko ALTERNATIBA eguna Baionan. Klimaren aldeko mobilizazio-festa handi honetan aurkituko duzun guztia eskura jartzen dizugu hemen, egitarau osoarekin batera. ALTERNATIBA on!
Gogoan izan urriaren 5ean ALTERNATIBA itzulia Donostiara iritsiko dela eta bertan bizikleta martxa antolatuko dela 18:00etan Katalunia plazatik Gipuzkoa plazara (bertan erakusketa bat egongo da egunean zehar)