Hedoi Etxarte: historizismoa gaindituta, destituzio fasea eta burujabetza Nafarroan
2016/07/01
Hedoi Etxartek ekainaren 17an Gasteizen eman zuen hitzaldia, ELA sindikatuak antolatu zuen "Burujabetza nazionala eta auzi soziala" mintegian. Bulkada historizista jaisten zebilen bitartean krisi soziala sortu zen eta destituzio fase bat abiatu zen, mobilizazio ziklo batek bultzatuta. Nafarroa salbuespen posizioan dago, Katalunia ondoren Konstituzio epaitegian auzi gehien dituen erkidegoa da. Auzi soziala ardatz, gaitasuna lortu behar dugu kaletik erabakitzeko zer izan nahi dugun.