Azterketak 42: Hego Euskal Herriko fiskalitateari buruzko txostena
AZTERKETAK-Eusk. 42.pdf
1.4 MB
Covid-19ak eragindako krisiak diru-bilketaren jaitsiera handia ekarri du. Aurrekontu publikoak asko gehitu beharko lirateke, besteak beste, pandemiaren ondorioz sortutako arazoei aurre egiteko. Horregatik, premiazkoa da fiskalitateari buruzko eztabaida. Urte askotan eztabaida hau sektorerik neoliberalenek bahitu dute kapitalari eta patronalari zergak jaisteko xede bakarrarekin. Azken urte eta hamarkadetan egindako erreformak tankera horretakoak izan dira: sozietateen zergaren jaitsiera, ondarearen gaineko zerga behin-behinean kentzea, errenta altuenentzako zerga-tasa txikiagoak, etab. Eztabaida datuetan eta Europako beste herrialdeekin alderatuta egiteko asmoz argitaratu dugu fiskalitateari buruzko azterketa hau.