Manu Robles-Arangiz Fundazioa: 10 urte Iparralden

2014/10/14
MattinTxetxXabier-1024x811.jpg
Aurten, Manu Robles-Arangiz Institutuak Iparralden 10 urte betetzen dituela eta, Hitzaldi-Eztabaida interesgarria antolatu dugu datorren azaroaren 1an, Baionan. Hona hemen xehetasunak.

Burujabetza, estatu guzietan. Hitzaldi eztabaida.

Noiz? Larunbatean azaroaren 1ean, 15:00etatik 18:30 arte.

Non? MRA Fundazioaren egoitzan, 20 Cordeliers karrikan, Baionan.

MRA 10 urteurrena

Programazioa

- 15:00/16:30 Burujabetza, nondik da?

Autodeterminazio prozesua Eskozian, Katalunian eta Euskal Herrian.

Parte hartzileak: Eneko Bidegain (kazetaria), Amaia Muñoa (ELA sindikatua) Angel Oiarbide (Gure Esku Dago) eta Mario Zubiaga (unibertsitatea).

- 17:00/18:30 Burujabetza, zer da?

Euskal burujabetza mundualizazio neo-liberalaren eta krisi sozial eta ekologikoaren garaian.

Parte hartzaileak: Joseba Azkarraga (soziologoa) eta Michel Berhocoïrigoin.

- 18:30 zintzur bustitzea eta pintxoak, Iparraldeko MRA Fundazioaren 10 urteei buruzko erakusketa.