Egoeraren Azterketa 144: Globalizazio liberala eta irekia hil da
EA 144.pdf
3.9 MB
Lehenik eta behin, esparru geopolitikoa eta maila globalean dauden botere-borrokak aztertuko ditugu. Bigarren atalean, ohi bezala, BPGren azterketa eta 2023rako aurreikuspenak egingo ditugu. Ondoren, enpleguaren egoerari erreparatuko diogu, eta, pobretze-prozesuari dagokionez, lau gai aztertuko ditugu: soldaten debaluazioa, inflazioa, aurrezkiaren jaitsiera eta interes-tasen igoera. Hori guztia, ahaztu gabe enpresen mozkinek gora egiten jarraitzen dutela, ondoren egiaztatu ahal izango dugun bezala. Azkenik, hileko gai gisa, 2022ko kontratazioaren analisia egingo dugu, baita lan-erreformak enpleguan izan dituen ondorioak ere.