Enpresa Kultura Berria, Troiako Zaldi zaharra

2019/03/05
D43_SidenorAzkoitia_portada.jpg
Sidenor Azkoitiak jaso du Adegi patronalaren azken Enpresa Kultura Berria saria, Gipuzkoako enpresarioburuen arabera, hainbat balio gauzatzeagatik eguneroko jardueran: errespetua, konfiantza, elkar-lana, giza harreman etikoak eta gardenak, kudeaketa partekatua... Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da, "Dokumentuak" honetan Xabier Martin kazetariak argi uzten duen moduan.

Dokumentuak 43: Enpresa Kultura Berria, Troiako Zaldi zaharra

Sidenor Azkoitia kasu paradigmatikoa da Adegiren kudeaketa ereduaren beste egiak erakusteko.

Xabier Martin, kazetaria

Sarrera:

Sidenor Azkoitiak jaso du Adegi patronalaren azken Enpresa Kultura Berria saria, Gipuzkoako enpresarioburuen arabera, hainbat balio gauzatzeagatik eguneroko jardueran: errespetua, konfiantza, elkar-lana, giza harreman etikoak eta gardenak, kudeaketa partekatua... Adegiren trainerua Sidenor Azkoitiaren uretan irmo doala kontatu dute egia alboratuta: azken hamarkadan, langileen batasunaren aurka prozesu oso bat gauzatu duela burdingintza fabrikako zuzendaritzak. Gaizki geratuko zen, nonbait, saria jasotzeko gala distiratsuan lan harremanen arloko trapu zikinak ateratzea; baina ezin da esan garbiak direnik Azkoitiko fabrikako zuzendaritzak isil-isilean gorde dituen sekretu txikiak. Horietako bat da Enpresa Kultura Berriaren saria jaso duen plantan kapitalismo zaharraren aje kaltegarrienekin zigortu dutela men egin ez duen sindikatua: ELA.

Ez dago ulertzerik Sidenor Azkoitian jazotakoa xehetasunetan sartu gabe, eta berehala emango dira haien berri. Baina laburpen moduan esan daiteke konfrontazio sindikalaren behin-behineko porrot baten kronika osatzen dutela lerro hauek

Gardentasuna, izan bada, zuzendaritzaren transmisio katearen lanak bete dituzten sindikatuentzat izan da, CCOO, UGT eta USOrentzat. Kudeaketa partekatua ere haientzat, murrizketa gogorrak zuritu dituztenentzat; harreman etikoak ez dituzte ikusi benetako negoziazioa gauzatzen saiatu direnek. Konfiantza ere, beharbada, islatuko zen argi gutxiko geletan egindako negoziazio paraleloetan, zuzendaritza eta haren murrizketak behin eta berriro ahalbidetu dituzten sindikatu morroien artean.

Ez dago ulertzerik Sidenor Azkoitian jazotakoa xehetasunetan sartu gabe, eta berehala emango dira haien berri. Baina laburpen moduan esan daiteke konfrontazio sindikalaren behin-behineko porrot baten kronika osatzen dutela lerro hauek; alabaina, ELAko ordezkari sindikalen koherentziarena ere bai; eta azken egunek ekarritako albiste esanguratsu bat kontuan hartuta, koherentzia horren garaipenarena ere bai, ELA baita berriro lehen sindikatua Sidenor Azkoitian, urte amaierako hauteskudeen ondoren.

Irakurri Dokumentuak 43 osoa