Nola ekidin gorantz doazen deshauzioak?
ELAren Azterketa Bulegoko 11 buletinetik hartua
Kaleratzeon etengabeko igoeraren aurrean, gero eta ugariagoak dira gaitz honekin bukatzea eskatzen duten ahotsak. Magistratu batek (Edmundo Rodríguez) buruturiko proposamena dugu adibide berri bat: langabezian egotearren lehen etxebizitzaren hipoteka ordaindu ezin dutenei legezko luzamendua ematera behartu finantza erakundeak, egoera honetan daudenen kaleratzeak ekiditeko asmoz (orain arte luzamendu hau borondatezkoa da). Banku erakundeek eskaini beharko luketen luzamendu honi esker, lanpostu bat aurkitutakoan,hipotekaren ordainketarekin jarraitu ahalko lukete egoera honetan aurkitzen direnak.
Finantza erakundeek ahal duten erresistentzia guztia jarriko diote beraien kontuetan eragina duten era honetako ekimenei, baina, gizarte osoaren poltsikoetatik ordainduta jasotzen ari diren diru laguntza guztia eta gero, zer gutxiago zor digute?