Aberri Eguna 2018
20180323_aberri-eguna-eu.pdf
63.0 KB
Aurtengo Aberri Egunez ELAk aldarrikatu egin nahi du borroka sindikal eta sozialen balioa nazio burujabe, euskalduna eraikitzeko, zeinaren oinarriak izango diren genero-ekitatea eta pertsona guztientzako eskubide guztien aitortza. Badira halako borrokak iraungi direla esaten duten diskurtsoak, edota aurrerapiderako oztopotzat jotzen dituztenak, baina ELAk uste du sindikalismoa erresistentziarako funtsezko tresna dela, baita demokratizaziorako eta justiziarako faktore ere.