Funtsean bizirik. Bizitzaren lehen lerroan

2021/03/01
m8.jpg
Celia Heras: "Gure inguru maiteenak kolpatzen dituen injustizia ororen aurka borroka egiten dugu. Besteen sufrimenduarekin haserretu eta matxinatu egiten gara. Borrokalari amorratuak gara gure jaiotzatik."

Celia Heras, ELAko militantea.

ELA sindikatuak bete-betean asmatu du aurtengo M8 honetarako leloa aukeratzeko orduan:  Esencialmente vivas/Bizitzaren lehen lerroan.

Funtsean bizirik. Funtsean adberbioa, bizirik adjektiboaren aurretik jartzeak badu bere esanahia. Hori baita emakumeon funtsezko ezaugarria. Hori baita substantiboaren funtsezko ezaugarria, eta kasu honetan, substantiboa emakumeak dira.

Bai, sistema patriarkapitalista gorabehera, sistematikoki eraikitako erahilketa, bortxaketa, laido eta gainerako oztopoak gorabehera, emakumeok lur gainean gaude, erabat bizirik eta lehen lerroan.

Hor datza gure adorea, gizarte desberdin eta arbitrario honetan ekitate-espazioak eraikitzeko gure irrika.

Gure inguru maiteenak kolpatzen dituen injustizia ororen aurka borroka egiten dugu. Besteen sufrimenduarekin haserretu eta matxinatu egiten gara. Borrokalari amorratuak gara gure jaiotzatik.

Eta erori egingo gara. Eta behar adina aldiz jaikiko gara, gure zainetatik indar hori zabaltzen duen bizi-energia dabilelako.

Horregatik zaintzen dugu. Unibertsoaren erdigunean BIZITZA jartzen dugulako.

Horregatik, batzuetan hilda gaudela dirudien arren, ez zaitezte engaina, funtsean bizirik gaude eta lehen lerroan.