Ibai Fresnedo: "Q-a LGTB sigletara gehitzea oximoron bat da"

2024/07/05
Ibai.jpg
"Askotan dinamika kapitalistagatik eta oso modu estetikoan, instituziotik ere bai, Q-a sartzen da beste siglekin, bat gehiago bezala. Baina jakin behar dugu zer den Q-aren atzean dagoena. Q-a sigletan sartzen dugu A bat sartuko bagenu bezala. Niretzat da oximoron bat, planteatzen direlako identitate estanko bezala, logika biologizista batetik, esentzialista batetik, eta Q-a niretzat kontrakoa da, generoa irekitzea da, dena birrintzea. “El elefante en la cacharrería”? Hori da Q-a. Niretzat hori da interesgarriena, horrek daukan potentzialitate subertsiboarekin."

Ibai Fresnedo, Hiruki Larroxa kooperatibako langile bazkidea (ELA sindikatuak ekainaren 27an Donostiako Tabakaleran egin zuen “Qtik Transfeminismorantz, identitate disidenteak klase borrokaren parte dira” mahai inguruan esandakoaren transkripzio batzuk)

Gu gaude Hiruki larroxa kooperatiban, eta kooperatiba edo ez, proiektu ekonomiko bat sortzen duzun momentutik badakizu instituzioarentzat lan egin behar duzula gehienbat. Orduan, hor sortzen da guretzat talka bat. Instituzioan badago dinamika bat nagusitu dena dela kalean edo kaleko abangoardia politikoetan ematen diren diskurtsoak, sortzen diren diskurtso berriak, kontzeptu berriak nola kopitatu egiten dituen batzuetan estetika politikoaren logika horretatik. Eta orduan, gure kasuan, nahiago dut ni egon hor barruan. Ni nago konektatuan kalearekin. Zilegitasun kontu bat da, gehienbat gu gabiltzalako bi mundu horietan. Bi dimentsio horien artean. Eta inportantea da instituzioan garatzen diren politikak oinarritzea mugimendu soziopolitikoetan garatzen diren proposamen horietan, ez alderantziz.

Aldi berean, enpresa garen heinean, uste dugu mugimendu sozio-politikoentzako ere lan egin behar dugula, ez bakarrik instituzioarentzat. Horrela, guri deitzen bagaituzte talde feminista batetik edo LGTB talde batetik, gu oso prest gaude. Gu joango gara. Gu gabiltza hor pixka bat dantzan, bi dimentsioen artean. Egia da gu oso erreaktiboak garela, erradikalak, disruptiboak eta oso inkomodoak garela instituzioaren barruan. Eta hori ere oso inportantea da. Hor dagoen zentralitatea, hor dagoen normalitatea apurtzen dugu. Oso inportantea da janzkera, hizkuntza, lengoaia, sinbolismo horiek guztiak nola materializatzen diren instituzioaren barruan, ze hor ematen da benetako eraldaketa bat. Gipuzkoako Foru Aldundian lanean egon nintzenean txosten batean sartzea feminismo hitza pelea bat izan zen, gezurra dirudi, baina horrela zen. Orduan pelea txiki horiek ere, egin behar ditugu, eta askotan kaletik datoz.

Historikoki tentsioa egon da erreformista, asistentzialista eta autonomoen artean, baina alde batek zein besteak egin izan du lana ondo, bakoitzak bere modura. Erronka nagusiena da subjektuen edo subjektuaren inguruko eztabaida bat ematea. Eta hori bada, politika identitario horietatik aldendu eta politika integralagoak, intersekzionalagoak, egiturazko kontuak jartzea gehiago mahai gainean. Politika identitarioak bai ala ez? Nik uste dut errekonozimenduaren inguruko politika hori beharrezkoa dela, beharrezkoa izan dela. Hortik ere jende askok lortu du bizirautea, lortu du ikusgaitasun bat. Baina ezin gara bakarrik horretan gelditu. Ikusgaitasuna beharrezkoa da, baina behar duguna da sistema irauli, nolabait planteamendu erradikalen bitartez eraldaketa soziala gauzatu. Eta horretarako behar ditugu aliantzak. Horretarako behar dugu subjektu finko eta estatikoei buelta bat eman eta nolabaiteko plastikotasun bat planteatu.

Gaur egungo erronkarik potenteena eta ni orain Bilbora mugitu naizela da, nolabait pinkwhashing-arekin, zuriketa arrosarekin bukatzea. Oso fuertea izaten ari da. Azken hamarkadetan enpresek hartu dute ortzadarraren bandera, eta hortik kreditu ekonomikoa ateratzeko. Baina orain jada instituzioa hasi da horrekin. Bilbon gabiltza Bilbao Bizkaia Harroren aurka eta aurka esaten dut azpimarratuta. Aurka ari gara, gainera, izena lapurtu zigutelako. Ze 2019an sortu genuen Euskal Herriko transmaribollo eragile batzuen artean Harro plataforma antikapitalista, espreski antikapitalista, Pinkwhashing-ari aurre egiteko. Bizkaiko Foru Aldunditik eta Udaletik abiatzen den egitasmoa Bilbao Bizkaia Pride zen, baina gure plataforma sortu eta izena aldatu zioten. Izena kendu ziguten, baina ez izana. Izana gurea da, kalekoa. Eta azkenean, bai dela modu bat nolabait estaltzeko ez Bilbo bakarrik, baizik eta orokorrean instituzioetatik egiten diren politika baztertzaileak, zapaltzaileak, arrazistak, klasistak, eta abar luze bat. Ezin dena da eguneroko zapaltzea eta gero programatzea ekainaren 28aren astean makro ekitaldi oso koloretsu bat, aisialdiaren lotua eta horren izenean. Banderak banderak dira, baina banderak ez gaituzte askatuko. Askatuko gaitu herriak, komunitateak eta batez ere borondate politiko bat eta politika publiko benetan errealak eta gure baldintza materialak aldatuko dituztenak. Ekitaldi hau oso perfil konkretuarentzat antolatua dago: gizona, Cisa, heteroa, heteroa ere bai, baina aberatsa, burgesa. Eta horrek ere sortzen du gentrifikazioa, turistifikazioa.

2019an Harro Plataforma sortu genuenean manifa bat egin genuen eta, egun berean, goizean, Bizkaiko Metalaren langileak atera ziren eta plaza eman ziguten, eta beraiek gero gure manifestazioan lekua izan zuten ere bai, hitz egiteko eta egon zen oso dinamika polit bat. Horrelako dinamikak behar ditugu eta guk sustatzen ditugu, gure borroka delako, klase borroka bat.

Gorputz eta identitate marjinatuenak izan dira prekarizatuenak. Generoa bera askotan uste dugu dela kategoria sozial bat, baina kategoria ekonomiko bat da, materialismoan oinarritzen dena ere bai. Nolabait, fikzio hori gorputzetan nola materializatzen da eta nola produkzioan oinarritzen den. Esan nahi dut, gure borroka ez bada klase borroka bat, ez da ezer. Eta queer izateari buruz nahiko nuke testutxo bat irakurri, oso poetikoa da. Testu hau da 1991n, New Yorkeko Stonewalleko matxinadaren urtemugan irakurri zuten manifestua. Irakurleak ziren ACT UP mugimendukoak (AIDS Coalition to Unleash Power), hau da, “coalición del sida para desatar el poder”. Testuak hala dio:

Queer izateak ez dauka zerikusirik pribatutasunarekin. Publiko izatearen askatasunarekin dauka zerikusia, zapalkuntzaren kontra egunero borrokatzearekin, homofobiaren, arrazakeriaren, misoginiaren, eliza kristaua babesten dutenen, tolerantziaren eta gure buruaren kontra borrokatzearekin dauka zerikusia. Enpresa farmazeutiko maritxu hiltzaileen kontra borrokatzea dakar. Ez dauka zerikusirik mainstreamarekin, diru irabaziekin, patriotismoarekin, pribilegioekin edo elitismoarekin, ez eta asimilazioan erortzearekin ere. Ertzetan egotearekin dauka zerikusia. Gure burua bereiziz, genero azpian dagoen guztia eztanda araztean datza. Bihotzean gordeta dauden sekretuak birrintzearekin dauka zerikusia, gaua bizitzearekin. Queer izatea behetik izatean datza. Gutako bakoitza posibilitate infinitu bat da, eta denok elkarturik, erregimenaren kontrako ejertzitoa ere bagara. Desira eta luxuria gara, desira eta luxuria bera asmatu genituelako. Closet edo armairu guztietatik ihes egin dugu, jendartearen gorrotoari aurre egin diogu, fusilamendu pelotoien aurrean egon gara, eta dena gure arteko maitasuna adierazteagatik bakarrik. Hortaz, gure buruaren alde borrokatu behar gara. Ez du beste inork gure alde borrokatuko, eta bidean gainontzeko pertsonentzako askatasun gehiago lortzen baditugu, askoz hobe. Jaso ditugun zaplazteko guztiekin eraiki ditugu demokraziak, filosofia-arte guztiak. Beraz, espazio guztiak disidente sexualentzako nahi ditugu. Kantoi guztiak gure geografia sexualaren parte bihurtu behar ditugu, gure ametsetako hiria, askatasunean eta beldurrik gabe bizitzeko herria.

Askotan dinamika kapitalistagatik eta oso modu estetikoan, instituziotik ere bai, Q-a sartzen da beste siglekin, bat gehiago bezala. Baina jakin behar dugu zer den Q-aren atzean dagoena. Q-a sigletan sartzen dugu A bat sartuko bagenu bezala. Niretzat da oximoron bat, planteatzen direlako identitate estanko bezala, logika biologizista batetik, esentzialista batetik, eta Q-a niretzat da kontrakoa, generoa irekitzea da, dena birrintzea. “El elefante en la cacharrería”? Hori da Q-a. Niretzat da hori interesgarriena, horrek daukan potentzialitate subersiboarekin. Jendea gelditzen da pixka bat erdi galduta, eta erdi galduta zaudenean, birplanteatu behar duzu zure burua, eta jakin ze bidetik jarraitu behar duzun. Ze deserosotasunak esaten dizu zerbait ari zaizula gertatzen. Posturak aldatu behar ditugu, planteamendu poliedrikoak planteatu behar ditugu, eta horren aurrean ez badago deserosotasunik, ez badago subbertiboa den edo disruptiboa den planteamendu bat, jendeak bide beretik jarraituko du, eta horrekin apurtzea da interesanteena niretzat. Eta hori guztia nik sartzen dut Q-aren barruan.

Berdintasunaren bueltan edo aniztasunaren bueltan ere sortzen ari garen diskurtsoak hor daude, eta queerrak horren kontra joango gara beti. Orain da aniztasuna. Zein da sexualki anitza hemen? Eskola bateko irakasleak esatn dit “nire gela oso anitza da.” Anitza da zein zentzutan? Lesbiana bat, herren bat, marokoar bat... Hori da zuretzat aniztasuna? Marabilloso. Aniztasuna da normala ez den beste guztia, eta hori oso perbertsoa da. Eta sortzen ditugun diskurtso lagunkoi, politikoki zuzenak, antzuak eta hutsalak. Hor ez dago estrategiarik. Eta diskurtso horiek instituziotik sortzen da askotan, eta denok sartzen gara dinamika horietan eta erreproduzitzen ditugu. Gu gaude horri aurre egiteko modu eraikitzaile batean, beti, baino hor egongo gara zalantzan jartzen guztia, inkluso, gure buruak, hortik hasita.

Gai honen inguruan sindikalismotik zer egin daitekeen? Esaterako hitzarmen kolektiboan nolabaiteko klausula esplizituak sortzen badira diskriminazio horri aurre egiteko, ulertuta diskriminazio horiek ere askotarikoak izango direla, ondo. Gogoratu ikuspegi intersekzional hori kontuan hartu behar dugula.

Egin daitekeen beste zerbait da batzorde bat edo espazioak sortzea hau guztiaz hitz egiteko, eta ez hori bakarrik, formazioak ere bai. Informazioa sentsibilizazioa.

Gero dago lan eskubideena. Hauei buelta bat eman, osasuna seguruen kontua begiratu trans errealitateen kasuan. Eta lizentziaren kontua. Hemen asko hitz egin dugu familiaren inguruan. Nik adibide jarriko dizuet. Lagun bat laguntzera joan nintzen ebakuntza bat egin behar ziotelako, eta hara iristean esan zidaten: soilik familiakoek ahal dute. Lanean askotan bai gertatzen zaigu. Lan hitzarmenetan agertzen bada ezkontzeagatik hamabost egun dauzkazula eta ni ez banaiz ezkonduta, nire sare afektiboa zabala bada, antolatu badugu bidaia bat, ez dakit nora ospatzen asko maite garela, non dago eksubide hori? Esan nahi dut familia lizentziak, orokorrean edo baimenak edo dena delako hori eskuragarriak izatea sexu genero disidenteentzat hori bereziki. Lan giroa ere nolabait bizigarria izateko, Pixka bat jarri arreta, batez ere giroan ikusten ez den horretan. Espazio seguruak eraiki. Espazio seguruak ez dira existitzen, botere harremanak ia beti egongo dira, esan nahi dut.baina seguruagoak bilakatu behar ditugu. Arreta jarri lidergoan, ikusgaitasunean. Eta kontuan hartzea ertzetako gorputzen ere dagokien ordezkaritza izatea.