ELA sindikatuaren urtekaria 2022: Garaipen bat lau egunero
ELA 2022 URTEKARIA.pdf
8.4 MB
‘Borrokan, irabazteko’ Maiatzaren Lehenaren leloaren isla zuzena da ELAk gaur aurkeztu duen 2022ko Urtekaria. 48 orrialdetan, iaz lortutako 86 garaipen sindikal jasotzen ditu: “Sektore eta eskualde guztietan -azpimarratu du Amaia Muñoak, idazkari naguisordeak- milaka langilek euren lan eta bizi baldintzak hobetu dituzte ELAren eskutik”. Urtekariaren 105.000 ale banatuko dira, eta afiliatu guztien etxeetara bidali da.