Gai Monografikoak 28. Duela urte bat: Neo-liberalismoaren kontrako garaipen bat.
gm28_CPE.pdf
629.6 KB
Gai Monografikoak-en 28. alea CPEaren aurkako borrokari buruz
Gazteen etorkizuna ez dago erabakita
2006 hasieran hainbat astez Bidasoaz haraindi izan zen borroka luze eta interesgarri baten berri ematen digu Gai Monografikoak (GM) sailaren azken aleak. "Duela urte bat: Neo-liberalismoaren kontrako garaipen bat" izena du Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioak argitaratzen duen GM saileko 28. aleak, eta euskaraz eta frantsesez dator, batik bat Ipar Euskal Herrian banatze aldera. Neoliberalen aurkako garaipena, hain zuzen, eskuineko gobernua gazteen kaltetan ezartzeko asmotan zegoen Contrat Première Embauche (CPE) erretiratzea izan zen, gazteak lehen bi urtetan kaleratzeko aukera errazten zuena (dohainik eta arrazoirik eman gabe).
Ohi bezala prentsatik ateratako artikulu eta iritziekin batera, fundazioko lantaldeak egindako elkarrizketa bat ere dakar aldizkariak, Frantziako hainbat hiritan eta Ipar Euskal Herrian izan ziren protesta eta mobilizazioetan parte hartu zuten Euskal Herriko zenbait ikaslerekin. Hauek barne-barneko ikuspuntua azaltzen digute, eta sarreran Txetx Etcheverryk dioen legez, "haien garaipena ez da bakarrik izan CPEaren kenaraztea. (...) Kristoren garaipena, behin-behinekoa bada eta zain egon behar badugu ere, bereziki heldu diren presidentzialen ondotik. Hau izan da CPEaren aurkako mugimenduaren ikasgai nagusietako bat : liberalizazioa, prekarizazioa ez dira ezinbestekoak, ez dute lege natural bat, bilakaera saihestezina osatzen. Indar harreman arazo arrunt bat besterik ez dira funtsean".
Mouvement anti-CPE, déjà un an! - CPEaren aurkako mugimenduak urte bat jadanik ! - Txetx Etcheverry 1.ELKARRIZKETA / INTERVIEW Ils ont participé au mouvement anti-CPE: Témoignage de 6 étudiant(e)s Xabier Harlouchet, Gabriel Zeberio - Images d’une lutte 13 2. LE CPE DANS LA PRESSE Les conditions d’emploi des jeunes se sont dégradées en ving ans Le Monde 14 Précarité pour tous, la norme du futur Florence Lefresne - Finean ikasle frantsesek arrazoi ote zuten? David R. Howell, John Schmitt - Révoltes contre l’emploi au rabais Frédéric Lebaron, Gérard Mauger - 2. IRAKURGAIAK / POUR EN SAVOIR PLUS... -