Pentsioen erreformak murrizketak dakartza
          
            
          
          
            
              
              erreforma.pdf
            
            149.5 KB
          
          
      
            Espainiako Gobernuak pentsioen erreforma adostu du Bruselarekin, 2011ko erreforman onartutako murrizketak sendotzeko. Besteak beste, erretiro adina 67 urtera atzeratu zuen erreforma horrek, eta pentsio berrien zenbatekoa % 5 murriztu zuen (zenbateko hori kalkulatzeko kontuan hartzen zen urte kopurua 15etik 25era igaro baitzen). Dokumentu honetan, azken testua ezagutu arte, erreforma honen elementu nagusiak jasoko ditugu.
          
        