Zer de ekonomia ekologikoa?
1) Zeintzuk dira ekonomia ekologikoaren oinarri nagusiak?
Joan Martinez Alier: "Lehenengo planeta sortu zen orain 4.500 milioi urte. Ondoren bizia, orain dela 4.000 milioi urte. Ordutik bizia aldatzen eta konplejizatzen joan da, eta orain dela gutxi (300.000 urte) gizakia sortu da. Hau guztia merkaturik gabe egin zen, eta kapitalismoa beranduago etorri da. Hortaz, lehenengo biologia da, gero gizartea, eta azkena merkatua. Beraz, guztia merkatu bihurtu nahi dutenei gauzak bere lekuan jarri behar zaizkie: merkatua gizartean eta ekologian ematen den gauza txiki bat besterik ez da. Horregatik ekonomia fakultateak itxi beharko lituzkete, zeren ekonomian ez dituzte kontuan hartzen baliabide naturalak eta lurrak hondakinak jasotzeko duen gaitasuna. Horrexegatik ez dira konturatzen erregai fosiletan oinarritzen den ekonomia bat ezin dela etengabe hazi. Ezinbestekoa da ekonomia giza-, energia- eta materia-metabolismo gisa fisikoki aztertzea."
2) Bateragarriak al dira ekonomia kapitalista eta ekonomia ekologikoa?
Joan Martínez Alier: "Ekonomia kapitalistak behar dituen baliabide eta energia fluxuak ez dira agortezinak, amaitzen ari dira. Hazkundeak mugak ditu. Galdera da, beraz, ea hazkunderik gabeko ekonomia bat kapitalista izan daitekeen ala ez. Batzuk diote izatekotan egun ezagutzen dugun kapitalismotik oso desberdina izan beharko duela. Baina nire ustez ez dira bateragarriak, eta ekonomia kapitalista hau ingurumen arazoarekin lehertuko da. Hemen teorietaz ari gara hizketan, baina garrantzitsuenak mugimenduak dira. Kapitalismoa ez da amaituko ekonomista ekologikoen kritikengatik Hori prabatu dugu jada."
3) Zer da aberastasuna ekonomia ekologikoarentzat?
Joan Martinez Alier: "Barne Produktu Gordinak aberastasunaren hazkundea neurtzen du. Baina neurtzen den aberastatasun horretan izkutatu egiten dira ekonomia industrialak eragiten dituen kalteak. Kontabilitatetik erauzi egiten dituzte naturaren baliabideak, espezie desberdinen biziaren aberastasuna... Esaterako: espezie bat desagertzen bada hori ez da deskontazen BPGtik. Beraz, neurtzen dutena da balioaren hazkundea, baino balioa merkatuan trukatzen den zerbait balitz bezala ulertua. Baina balio guztia ezin da dirutan neurtu. Zenbat balio du zure amak? Balio afektiboa, elkarbizitzaren balioa, nola neurtzen da? Laburbilduz, BPGak neurtzen du merkatuak nola asetzen dituen kontsumitzaileen beharrak. Baina baditugu behar asko ez direnak merkatuan asetzen, eta BPGak kanpoan uzten dituenak: afektu eta elkarbizitza beharrak esaterako."