Albert Recioren hitzaldia Burlatan

2011/09/14
Manu Robles-Arangiz Institutuak antolatuta, irailaren 22an Albert Recio Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ekonomia doktoreak hitzaldi emango du Burlatako Kultur etxean. Hitzaldia goizeko 9:30tan hasiko da eta krisia eta enpleguaz arituko da.

Albert Recioren hitzaldia bi zatitan banatuko da. Lehenegoa enpleguaren inguruko hausnarketa izango da, lan erreformez eta prekarietateaz. Gaiaren inguruko eztabaida egingo da ondoren, atsedenaldi batekin amaituz.

Bigarren zatian krisiaz eta erantzunez arituko da. Hartu diren neurrien kritika egingo du, eta alternatibak azaldu. Zati hau ere eztabaida irekiarekin amaituko da.

Ekitaldia 13:30ak aldera amaituko da.