Negoziazio Kolektiboaren estatalizazioak EHko langileak kaltetzen ditu
2016/04/12
NKestatal_HemenErabaki.pdf
328.3 KB
Patronalen estrategiak helburu argi bat du: erreformei ahalik eta zuku gehien ateratzea etekinak ugaltzeko, pobretutako lan-baldintzen kontura. Legeak honetarako eskaintzen
dituen abantailen artean negoziazio kolektiboaren zentralizazioa dago. Horretarako
bidea erraza da: patronalak estatukoak ez diren esparruetako hitzarmenen negoziazioa blokeatzen du beren iraunaldia gal dezaten, ultraaktibitatea amaitzean; aski du denbora
igarotzen uztea eta negoziatzeko borondaterik ez izatea hitzarmen estatalak indarrean
sar daitezen, eta hauek askoz okerragoak dira. Eusko Jaurlaritzari, bestalde, patronalari babes betea ematen diolarik helburu hauek errazteko, ez zaio bat ere axola zentralizazio estrategiak dituen eragin lazgarriak.