Desberdintasun soziala Eurogunean
ELAko Azterketa Bulegoko 12. Buletinetik hartua
Giniren koefizienteak herrialde bateko sarreren desberdintasuna neurtzen du. Koefiziente hau, 0 eta 1 arteko zenbaki bat da, non 0-k guztiek sarrera berdinak diztuztela adierazten duen eta 1ak sarrera guztiak bakarrak dituela eta gainontzekoek batere ez. Hurrengo grafikoanEstatu espainiarrean eta Europar Batasunean Giniren koefizientearen bilakera zein izan den ikus daiteke 2000 eta 2011 urteen artean:
Grafikoan ikus daiteke Estatu espainiarrean azken urteotan desberdintasun sozialak goraka izugarria izan duela, krisia hasi arterarte 0,31kao zelarik eta 2011an 0,34ra igo delarik. Bestalde, Europar Batasunean desberdintasun soziala konstante mantentzen da 0,30 inguruan.
Giniren koefizientea kalkulatzeko datuak dituzten 15 herrialdeen artean, bakarrak gainditzen du Estatu espainiarra, Letoniak hain zuzen. 2008 urterarte Estatu espainiarreran desberdintasuna konstante mantendu zen baina urte horretatik aurrera, krisiaren hasierarekin batera, desberdintasun horren aldeak goraka egiten du etengabe era bizkorrean. Estatu espainiarra da Europar Batasun osoan horren gorakada nabarmena izan duen herrialde bakarra. Gainontzeko herrialdeak nahiko konstante mantentzen dute aldea edo desberdintasuna gutxitzen dute. Azken honen adibide dira Alemania (0,29), Islandia (0,236) edo Norbegia (0,229).