Zuria Arzua: "Atzerritartasun legeak, atzerritarren aukerak zein modu erradikalean baldintzatzen dituen ulertzea ezinbestekoa da"
2021/05/13
Etxeko enpleguari buruzko lan gida argitaratu dugula aprobetxatuz, lansaioa antolatu genuen Maiatzaren 7an. Zuria Arzuak, gidaren egileak, gidatutako saioan Jone Bengoetxea eta Katia Henriquezek ere parte hartu zuten. Zuriak bere azalpena gidatzeko erabilitako diapositibak ikusgai dituzue hemen eta baita saioaren grabazioa bera ere.
Zuria Arzuak langile atzerritarrak ikusi eta ulertu ahal izateko baliagarri izango zaigun begirada praktikoa eskaini zigun. Etxeko langileek badaukate berezitasun eta apartekotasun juridiko bat, langile moduan beraien eskubide eta askatasunak baldintzatzen dituena. Zuriak baina, bereziki atzerritarrek pairatzen dituzten mugei begira jarri gintuen. Izan ere, atzerritartasun legeak oso modu erradikalean baldintzatzen baititu atzerritarrek dituzten aukerak.
Jarraian ikusgai dagoen diapositiba-aurkezpena lagungarria da modu sakonean atzerritartasun araudiaren zirrikuetan sartzeko.
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsa from Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
Horretaz gain, saioan parte hartzerik izan ez zenutenok, aukera duzue egun hartako grabazioa ikusteko.