Gai Monografikoak 24. New Orleans, iragarritako hondamendia.
GAI24.pdf
605.2 KB
Manu Robles-Arangiz Institutuak New Orleanseko hondamendiari buruzko Gai Monografikoak agerkaria argitaratu du
Iragarritako hondamendia aztergai
New Orleans: Iragarritako hondamendia / La catástrofe neoliberal izena eman dio Manu Robles-Arangiz Institutuak urrian kaleratu duen bere "Gai Monografikoak" saileko 24. aleari. Izan ere, gizartea eta ekonomia sindikalgintzaren eta lan munduaren ikuspegitik aztertzen dituen erakunde honentzat biziki interesgarria izan da AEBetan naturaren indarrak eta gizakiaren utzikeria, hankasartze edo lukurreriak eragin duten hondamendia.
New Orleansen jazo denaz hainbat artikulu jasotzen ditu Gai Monografikoak saileko ale honek, besteak beste Manuel Castells, Joseph E. Stiglitz edota Naomi Kleinek idatzi dituztenak. Ondorio bat ateratzekotan, honakoa: ekonomia eta politikaren lehentasunak zeintzu diren bistatik galtzeak gizarte gero eta zatituago eta pobreago bat ekartzen dute, baina baita milioika pertsona urakan baten aurrean inolako defentsarik eta ahalmenik gabe geratzea ere.
Xabi Anza Nueva Orleans, un mes después - Joxe Angel Ulazia Katrina urakanaren ikasgaiak -5 1. ARTIKULU BILDUMA / ARTÍCULOS SELECCIONADOS Manuel Castells Anatomía de un desastre - Joseph E. Stiglitz El tsunami negro - Norman Birnbaum AEBetako esparru publikoa berriz asmatu beharra - Barbara Probst Solomon Bush y los diques rotos de Nueva Orleans - Juan Torres López La cosa pública: el huracán neoliberal - Naomi Klein Limpieza étnica en Nueva Orleans - Robert Scheer Lukurreriaren kulturak ekarri duen kostua - James Petras - Robin Eastman Abaya De víctimas a bandidos: los medios de comunicación y Nueva Orleans - Jordan Flaherty La catástrofe del día después -